Larrano puntea (981). (Z, G)

Aplazada a fecha sin determinar

Apatamonasterio – Larrano puntea – Arrazola.

Ibilbidea / Recorrido: Apatamonasterio – San Migel Mendia (437 m) – Larrano Puntea (981 m)– Zabalandi – Errekaundi – Arrazola. Track GPX.
Distantzia: 15,5 kilometro
Desnibela: 1100 metro

Irteera: 8:15 Madalenako autobus geltokian / 8:15 en la parada de autobús de Madalena
13:30 inguruan helduko gara Arrazolara / Sobre las 13:30 llegaremos a Arrazola.

Durangon hartuko dogun Bizkaibusak eroango gaitu Apatamonasteriora
(Atxondo), eta bertatik hasiko dogu igoera San Migel Mendia deritzon parajera. Garai batean buzoia omen zegoen bertan, eta baita (gaur egungo mapen arabera) ermita bat ere, nahiz eta ez dagoen ez bata ez bestearen arrastorik. Tontorra markatzen dauen harripilara heltzeko GPSaren laguntza beharko dogu, pinadi itxi batek dana esataltzen baitu. Jaitsiera aldiz, pista zabal batetik egingo dogu, Sagasta (Abadiño) eta Axpe (Atxondo) banantzen dauzen bidegurutzerarte.

Bidegurutzean zuzen hartuz pistan gora, Alluitzen azpira helduko gara, eta behin iturri bat igarota, bidezidor bat hartuko dogu pistaren eskumatara, igoera labur baina nahiko gogor bat baliatuz Larranora igotzeko. Garai batean PR bat zan, gaur egun atzematen dira marka zuri eta horiak baina bidea ez dago oso argi. Horregatik igoera lasai hartuko dogu, sigi-sagan, ingurua aztertuz. Larranon Puntea, iturria eta Santa Barbara ermita bisitatuko doguz.

Asuntzera bajatuta, ohiko bidetik Zabalandira joango gara eta ondoren Errekandiko kaltzadan behera (hau bai, ondo markatuta) Arrazolan amaituko dogu.


Saliendo desde Durango en Bizkaibus llegamos a Apatamonasterio (Atxondo) para iniciar el ascenso a la primera cumbre del día: San Migel Mendia. Supuestamente en su día aquí hubo buzón e incluso una ermita (o así lo reflejan los mapas actuales) pero sin embargo no hay rastro ni de uno ni de la otra. En su lugar, encontramos un pequeño cairn oculto bajo un espeso pinar, por lo que el GPS nos será muy útil para encaminarnos directos hasta el. La bajada lo haremos por amplia pista hasta el cruce entre Sagasta (Abadiño) y Axpe (Atxondo).

En el cruce tiramos de frente, por la pista, y en las faldas del Alluitz, pasada una fuente, nos desviamos por una senda a la derecha de la pista. La subida a Larrano es corta pero bastante dura. Antes llego a balizarse como PR, y aunque aún resisten algunas marcas blancas y amarillas, la subida no está muy clara. Por todo ello, nos tomaremos la subida con calma, ascendiendo en zig-zag y analizando en cada momento por donde vamos. Ya en Larrano hacemos cumbre, nos refrescamos en la fuente y visitamos la ermita de Santa Barbara.

Bajando a Asuntze, cogemos el camino habitual a Zabalandi y para terminar, descendemos por la calzada de Errekaundi (esta si, bien marcada) hasta Arrazola.