Eitzaga – Erdella – Elorrio

Martxoak 11

Santa Mañe (669) eta Erdella (682)

Ibilbidea: San Lorenzo (Ermua) – Eitzaga (Zaldibar) – Aixola – Santa Mañe – Txaboletak – Erdella – Elorrio
Distantzia: 16 km
Igoera / jaitsiera metatua: 700 / 685 m

Track GPX

Trenak Ermuan itziko gaitu, peajetik gertu eta harantz abiatuko gara Eitzaga auzora doan errepidearen bila. Auzo honetan Bizkaiko Biraren marka zuri gorriak aurkituko doguz, Aixola errekan gora eroango gaituenak izen bereko urtegira bidean. Azken hau zati batean inguratu ondoren marka honeek basoan gora abiatzen dira, pista zabal batera ataratzeko. Bertan GR-a ahaztu eta eskumara joko dogu. Bihurgune itxi batera heltzean pinadian barneratu eta pistarik-pista Santa Mañe tontorrean amaituko dogu. Durangaldeko ikuspegi zabal baten konpainian Txaboletako lepoaren bila jaitsiko gara eta bidegurutzean aukera izango dogu bai Erdella egiteko edota baita zuzenean Elorrioko Mendraka auzora bajatzeko ere.

Partimos de Ermua en busca de su peaje para penetrar en el barrio Eitzaga de Zaldibar y encontrarnos con marcas GR correspondientes a la Vuelta a Bizkaia. Estas marcas suben paralelas al rio Aixola el cual, a su vez, da nombre al pantano que encontraremos mas arriba. Una vez rodeado un tramo de pantano, las marcas ascienden penetrando en un bonito bosque, el cual nos deja en una ancha pista. Olvidamos las marcas rojiblancas para girar a la derecha en busca de una cerrada curva de la cual parte una pista de entresaca. Caminando por pinar acabamos en Santa Mañe. Descendemos en busca del collado de Txaboletak, en donde tendremos la opción de coleccionar el Erdella o bajar directamente a Elorrio por Mendraka.

Irteera: 8:30etan Durangoko Euskotren geltokiaren barruan.
Salida: 8:30 dentro de la estación de tren de Euskotren de Durango.