Bizkaiko bira. Portugalete – Muskiz

Martxoak 16 


Prezioak:
bazkideak 10 € (autobusean 15 €), bazkide ez direnak 15 €.
Txartelak:
Martxoak 6 (bazkideak soilik), 11 eta 13
Irteera:
Olleria kaleko autobus geltokian, 08:00

Oharra:

  • Gomendagarria da barik txartela eramatea zubi esekirako


TRACK GPX          TRACK WIKILOC

Ibilbide honek Portugaletetik Muskizera garamatza. Horretarako, Nerbioi ibaiaren ezkerraldeko udalerririk esanguratsuenetako batzuk zeharkatu beharko ditugu: Portugalete, Santurtzi, Zierbena eta Muskiz. Ikuspegi zabala duten bi gailur ere igoko ditugu, Serantesekoa eta Luzuerokoa.

Pobeñatik El Cobarón eta Campomar arteko meategi-trenbidearen trazadura zaharretik jarraituko dugu. Gaur egun “Itsaslur” izeneko pasealeku ederra bihurtu da. Kantauri itsasertzaren ikuspegi zabala du, eta industria-arkeologiaren aztarnek aurreko mendeetako meatzaritzaren joan-etorria adierazten dute

Portugaleten hasiko dugu bidea, Zubi Esekiaren ondotik, itsasadarreko bokalerantz abiatuko gara.

Santurtzin, Mamariga auzora joan eta han Serantes mendiaren gailurreraino igoko gaituen bidea hartuko dugu. Gailurreko bizkarretik jarraituko eta bat-bateko jaitsiera batek Zierbenako udalerriko Valle eta La Cuesta auzoetara eramango gaitu.

La Cuesta erdigunetik igaro eta Luzuero lurmuturrera igotzen den bidexka bat hartuko dugu. Lurmuturretik jaitsi ondoren, La Arena hondartzara sartuko gara eta hondartzatik Muskizeko Pobeña auzoarekin bat egingo dugu.

Bertan hasten da, Kobaronera eramango gaituena “Itsaslur” Bide Berdearen pasealekua. Kobaronetik Cordillas eta Oyancas auzoak lotuko ditugu, eta, azkenik, Muskizko San Juan elizara helduko gara.

Distantzia: 22km Desnibel metatua: 959m
Scroll to Top