Otsailak 22-23
Belagua. Mendiko eski-praktikak – hasiera
Izena emateko: Otsailaren 13 eta 18ean
Garrantzitsua:
- Nahitaezkoa da beharrezko material guztia eramatea: mendi-eskiak, foka-larruak eta kutxillak, eskiko oinarrizko ekipoaz gain (eskularruak, betaurrekoak etab.)
- Praktika hauetan parte hartzeko nahitaezkoa da federatuta egotea.
Informazioa:
Praktikatuko dira igotzeko teknikak, “buelta maria”, materiala doitzeko argibideak emango dira, kutxillak jartzeko aholkuak, ARVA bidezko saioak egingo dira eta abar.
Bazkidea bazara, klubean mendiko eskiko ekipoa alokatu dezakezu irteera honetarako.
Praktikak belagua aldean edo san martingo harrian egingo dira, elurraren baldintzen arabera.
Belaguako aterpean hartuko dugu ostatu, pentsio erdian.
Izena ematean, 20 euro kobratuko dira ostatua erreserbatzeagatik. gero, azken preziotik deskontatuko da.
Informazio gehiago, klubean, astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 20:00etara.
Irteera doakoa da. desplazamendua eta aterpeko pentsio erdia bakoitzaren kontura dira.