Funtzionamendua

Zuzendaritza-batzordea

Hileko lehenengo astelehenean elkartzen da. Batzar hauetara datozen bestelako bazkideek, iritzia eman bai, baina boto eskubiderik ez dute izango.

2024-rako ezohizko neurri ekonomikoak

Bazkideei soilik aplikagarriak.

Kuotak

Familia bateko bazkide bat baino gehiago badaude bizileku berean, ondoko diru-itzultzeak egingo zaizkie:

  • Kuota bi bizileku berean: diru-itzultzea, 10 €
  • Hiru kuota bizileku berean: diru-itzultzea, 20 €
  • Lau kuota bizilekua berean: diru-itzultzea, 30 €

Orokorrean, kuota guztiek, lehenengoa izan ezik, % 50eko diru-itzultzea dute.
Langabezian daudenei kuota osoa itzuliko zaie.
Diru-itzultzea jaso gura duena Klubera etorri behar da martxoaren 30 baino lehenago. 2023an alta izan diren bazkideei ere aplikatuko zaie.

Irteeren prezioak

Egun bateko irteerak: 10 € bazkideak, eta 15 € bazkide ez direnak. Egunetarako irteera bada, 25 €ko  dirulaguntza izango du gaueko. Gehienez, 250 €ko dirulaguntza emango da. Ume/gazteentzako irteerak: 3 € bazkideak, 4 € bazkide ez direnak. Bi gau edo gehiagoko irteeretan diru laguntza jasotzeko, iazko abenduaren 31tik aurrerako bazkidea izan behar zara.

Federatu lizentzia

2024ko lehen hiruhilekoan federatu txartela jasotzen duten helduei 10 € eta gazteei 10 € itzuliko zaizkie.

Barne-araudia

Zer suposatzen du klubaren irteeretan parte hartzeak?