Besaide. Ermitak bide Durangaldea bizi.(M)

Irailak 15, domeka

“Ermitak bide, Durangaldea bizi” liburua gogoratuz, bertako lehen ibilbidea berreskuratuko dogu 2024ko Besaide Egunera gerturatzeko.

Lekua eta ordua: 8:35 Madalenako autobus geltokian. Durango / 8:35 en la parada de Madalena. Durango
Ibilbidea : Elorrio – San Anton – Santa Katalina – Santa Lutzia – San Roke – Arrazola.
Distantzia: 12 kilometro
Igoera / Jatsiera metatua: 490 / 450 metro
MIDE: 1 2 2 3
Izen ematea : Irailak 10 eta 12, klubeko ohiko ordutegian, izen abizenak eta kontaktu modu bat emonda (telefonoa, emaila…) / 10 y 12 de septiembre en el horario habitual del club, dando nombre y apellidos y una manera de contactar (tlfno, email…).

Track GPX — Track Wikiloc

Elorrioko San Anton auzoa igarota, sahiesbidea gurutzatu beharko dogu Iguria auzora heltzeko. Laster AHTko zubien zutabeen azpitik Santa Katalina ermitara sartu-urten bat egingo dogu eguneko 3. ermita izango dan Santa Lutziarako igoera pikoari ekin aurretik.
Beste sartu-urten txiki bat eta pista zabal eta eroso batetik Besaidera bidean jarriko gara. Espero dogu bertara 11:00 inguruan heltzea oroimen ekitaldiekin bat egiteko.
Indarrak barriztuta Arrazolako “El Tope” ingurura jaitsiko gara beste jaitsiera piko bateri aurre eginez.
Atxondoko bidegorritik jarraituko dogu, San Roke ermita pasatu eta lasterrera Arrazolako plazara heltzeko.

Oharrak:

  • 14:00 inguruan Durangon egoteko asmoa dago.
  • Garraio publikoa erabiliko dogunez, ez ahaztu Barik txartela.
  • Topera doan jaitsieraren tarte batzuk labankorrak suertatu daitezke. Oinetako egokiak eroan!
  • Trak originalak moldaketa txiki batzuk jasan ditzake, egoeraren arabera aztertuko direnak.