Gau Baltza – Escape Room (Gazteak)

Urriak 26-27

Adina: 12-17 urte bitartekoentzat
Prezioak: 25€ bazkideak, 50€ bazkideak ez direnak
Plaza kopurua: 16 pertsona (Lehentasuna bazkideek izango dute; bete ezean bazkideak ez direnek aukera izango dute)
Izen-ematea: Urriak 15, 19:00etatik 19:30era ordainketa egiteko eta baimenak sinatzeko. Jarraian, beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke.
Aurretiaz apuntatu nahi izanez gero, formulario honen bitartez egin daiteke: https://labur.eus/ins-Gau-Baltza
Irteera: Magdalenako autobus geltokian, arratsaldeko 16:15ean Gasteizera doan autobusa hartzeko.

 

Mendian segurtasunez mugitzeko oinarrizko elementuak ezagutzen goazen bitartean, oraingoan, jolasaren bidez hurbilduko gara naturara. Urkiolan Escape Room bat egingo dugu basoan, ikasteko eta ondo pasatzeko aire zabaleko jolas bat, alegia.

Edukiak: Adimena, misterioa eta orientazioa, igarkizunak, pistak eta biodibertsitatearekin eta kulturarekin lotutako jolasen artean, azken helburua lortu beharko duzue. Hau dena Urkiolako aterpean eta inguruko eremuetan egingo dugu.

Ez ahaztu mozorroa ekartzea!