Txitxiburduntzi 2024. Santa Marina

Otsailak 4

Ibilbidea : Uribarriko Andra Maria – Iurretako Aita San Migel – Lukuarreta – Azkorra – Santa Marina (Santa Maña)
Irteera: 08:30ean Andra Mariko elizpean.

Track GPXTrack Wikiloc

Jatekoa bakotxak eroan beharko dau berea; sua, eskulana, makila batzuk eta edaria, Alpinok.

Ibilbidearen deskribapena:

Mendi-ibilbidea egingo dogunok 8:30ean alkartuko gara Uribarriko Andra Mariko elizpean. Durango zeharkatu eta Iurretako Aita San Migel plaza igarota, Momoitioko San Juanerako bidea hartuko dogu. Aldapa gogortzen hasten dan unean ezkerrera egin, erreka jarraituz, eta, ura garraiatzeko pare bat azpiegitura igarota, baserri batera doan porlanezko pista hartuko dogu. Zarratu bat pasatu, lasterrera pista itzi eta bidezidor aldapatsu batetik gora egingo dogu Lukuarretara bidean.
Lukuarretan, Goiuria eta Garai lotzen dauzen errepidea kurutzatu eta baso-pista batetik Azkorrako gainera joko dogu. Bertan San Kristobaleko ermita daukagu.
San Kristobalen behera egin, Gaztañatzako baserri ederrak igaro eta Santa Marina ermita dagoen parajera helduko gara.
Distantzia: 8 km
Desnibel positiboa: 284 m
Desnibel negatiboa:264 m

Oharrak:
– Oso ohikoa da Lukuarretara doan bidezidorra lupeztuta egotea eta baita Azkorrara bidean pozuak aurkitzea ere, beraz, oso gomendagarria da oinetako egokiak eta igoerarako makilaren bat eroatea.
– Sua 11:30etik aurrera egongo da isiotuta Santa Marinan. Bertara autoz gerturatu gura dauenak kontuan euki inguruan barik beherago aparkatu behar dala.