Ekintza desberdinetarako txartelak erosteko eta ekintzak bertan behera uzteko arauak

Bazkideek soilik ekintza edo irteera aurreko asteko asteartean txartelak erosteko aukera izan dezakete. Eraberean, bazkideentzat eta bazkideak ez direnentzat ekintzaren aurreko asteko ostegunean eta hurrengo asteartean txartelak hartzeko aukera izango dugu. Azken asteartean, partehartzaile gutxieneko kopururik ez balego, irteera egingo den edo bertan behera utziko den erabakiko da. Ekintzarekin jarraitzeko erabakitzen bada, hurrengo ostegunean ere txartelak erosteko aukera egongo da.

Ekintzaren bat burutzeko gutxienez 20 parte-hartzaile egon beharko dira.

Eguneko irteeretan, ekintza aurrera ateraz gero, eta autobusean lekurik balego (noski!), autobusean bertan txartelak erosi ahalko dira, beti ere 10 €ko gainordainarekin.

Bi gau edo gehiagoko txangoetan, deskontuak jasotzeko ezinbestekoa izango da bazkide izatea aurreko urteko abenduaren 31n..

Arau hauek orokorrak dira, hala ere ekintza edo irteera bakoitzean araudia zehaztu daiteke.