Durangaldeko ermitak. 3 ibilbidea. (M)

Azaroak 13

Ermitak Bide, Durangaldea Bizi 3

Ermiten harrietatik Arrierrekara

“Ermitak bide, Durangaldea bizi” liburuarekin lotutako ibilbide sortarekin jarraituz, urteko azkena proponitzen deutsuegu azaroaren 13rako. Kasu honetan baina, garraio publikoak emondako aukera aprobetxatuz, ibilbidea apur bat moldatu eta Berrizko San Lorentzo auzoan hasiko gara, Durangon oinez amaitzeko.

  • Eguna: Azaroak 13, domeka / Domingo 13 de noviembre.
  • Lekua eta ordua / Hora y lugar:  9:10 Madalenako autobus geltokian. Durango / 9:10 en la parada de Madalena. Durango
  • Ibilbidea / Recorrido: San Lorentzo – San Kristobal Txiki – Asentzio Txiki – Patalako minizentrala – Salbadore – Durango. Track GPX.
  • Distantzia: 13 kilometro
  • Igoera / Jatsiera metatua: 410 / 520 metro
  • MIDE: 2 2 2 2
  • Izen ematea / Inscripción: Azaroaren 8 eta 10, klubeko ohiko ordutegian, izen abizenak eta kontaktu modu bat emonda (telefonoa, emaila…), edota katazka@alpino-tabira.org helbidera korreo bat idatzita / 8 y 10 de noviembre en el horario habitual del club, dando nombre y apellidos y una manera de contactar (tlfno, email…), o escribiendo a katazka@alpino-tabira.org.

Autobusetik jatsi eta Markinara doan errepide generalean gora abiatuko gara.

Larizera doan bidegurutzean, errepidea zeharkatu eta Besoita auzora helduko gara. Hemendik aurrera, pistarik pista, Sarrimendi eta Gaztelu artetik pasatuko gara San Kristobal Txiki ermitara heltzeko.

Pista zabalean behera joango gara tarte batean, Urdaixako Asentzio Txiki ermita bisitatzeko desbideraketa bat eginez.

Bailararen sakonean aurkituko dogu Patalako zentrala eta, hemendik aurrera, Arrierrekak gidatuko gaitu baserriz baserri Gerediaga auzorarte.

Gerediagatik Trañara, eta Trañatik Durangora joanez emongo deutsagu amaiera ibilbideari.

Ibilbidean zehar, igarotzen dogun ondareari buruzko azalpen txikiren bat edo beste emoteko asmoa daukagu.

Oharrak: 14:00 Durangon egoteko asmoa dago.


Bajamos del autobús y enfilamos la carretera que va hacia Markina. A la altura del cruce de Lariz  cruzamos la carretera y llegamos al barrio de Besoita. De aquí en adelante, de pista en pista, pasamos entre Sarrimendi y Gaztelu para llegar a la ermita de San Kristobal Txiki.

Bajando por pista ancha, hacemos un pequeño desvío para encontrar la recóndita ermita de Asentzio Txiki.

Llegando al fondo del valle, nos topamos con la minicentral de Patala y, de aquí en adelante, Arrierreka nos guía entre caseríos hasta Gerediaga.

Desde Gerediaga, bajamos a Traña para acabar en Durango.

A lo largo del recorrido, se pretende dar alguna que otra explicación del patrimonio que atravesamos.

Notas: A las 14:00 se espera estar en Durango.