Ekainak 5
Adina: 12-17 urte bitartekoentzat
Plaza kopurua: 16 pertsona (Lehentasuna bazkideek izango dute; bete ezean bazkideak ez direnek aukera izango dute)
Izen-ematea: Maiatzak 31, 19:00etatik 19:30etara. Jarraian, beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke.
Oharra: Egun horretan apuntatzen den gaztearen pisua eta altuera adierazi beharko da.
Irteera: Olleria kaleko bus geltokian (Landakoko Anbulategiaren parean), 9:00etan
Eraman beharrekoa
- Bainujantzia
- Kamiseta termikoa
- Toalla
- Janaria
- Zapatilak edo busti daitezkeen mendiko botak. Zola (suela) ona behar da.
Prezioa: 20€ bazkideak, 60€ bazkideak ez direnak
Durangotik autobusez Arabako Antoñana herrira joango gara.
Herritik gertu Aguake arroila aurkituko dugu. Oso arroila egokia da lehenengo kontaktua izateko arroila-jaitsierekin.
Hiru rapel ditu, 10, 4 eta 8 metrokoak, hurrenez hurren, ingurune oso politan. Gutxi gora behera, hiru ordutako jarduera da.
Animatu zaitezte!