Urkiola aterpean. Mendiko teknika. (G)

Ekainak 18-19

Adina: 12-17 urte bitartekoentzat

Plaza kopurua: 16 pertsona (Lehentasuna bazkideek izango dute; bete ezean bazkideak ez direnek aukera izango dute)

Izen-ematea: Ekainak 14, 19:00etatik 19:30etara. (Apirilaren 2-3ko datetan egiteko izena eman zutenek lekua godeta dute. Ezin bazara etorri, ekainaren 14an lokaletik pasatu -19:00etan ahal dela- eta ordainketa itzuliko zaizu).

Irteera: Madalenako autobus geltokian, Gasteizko 8:30etako autobusa hartzeko.

Egonaldia: Abadeen aterpea, Santutegiko atzekaldean.

Eraman beharrekoa

  • Lo-sakua
  • Arropa aldatzeko
  • Larunbat eta iganderako mendian jateko janaria (ogitartekoak, ea.). Larunbat gabaz txingarretan egiteko zeozer. Igandeko gosaria.

Prezioa

  • 40€ bazkideak
  • 70€ bazkideak ez direnak

Larunbatean, goizeko zortzi t’erdietan, Durangotik Gasteizerako autobusa hartu eta Urkioara igoko gara. Aterpera heldu, antolatu eta mendiko teknikak ikasteari ekingo diogu:

  • Motxila nola prestatu eta zer eraman behar den ikasi
  • Bivouac egiten ikasi
  • Korapilo batzuk ezagutu
  • Sua non eta nola egin daitekeen ikasi
  • Orientazioan hastapena
  • Naturako elementu batzuk ezagutzea orientazen laguntzeko
  • Segurtasun dinamika
  • Geruzetako sistemaren janzkera erabiltzen ikasi
  • Mendian KK zelan egin modu egokienean… 😉

Larunbat gaua Urkiolako goiko aparkalekuaren ondoan dagoen aterpean emango dugu, gazteek prestatutako suaren inguruan afaltzen (sua piztea lortuko balute, behintzat; osterantzean, bokata hotza jatea egokituko zaigu).

Igande arratsaldean autobusa hartu eta etxera itzuliko gara, arropa zikinez eta bizipen gozagarriz betetako motxila aldean.