Entzia mendilerroa. (Umeak)

Urriak 2-3 (asteburu pasa)

IRTEERA ORDUA ETA LEKUA: Urriak 2 zapatua, 9 etan Ollerias kaleko geltokitik (Landakoko anbulategiaren parean)

APUNTATZEKO:

  • NON: Alpino Tabirako lokalean (Goienkale 9, Durango)
  • NOIZ: Irailak 28
  • ORDUA: 19:00- 20:00 h
  • Larunbat gabeko loa, Urbasako kanpinean pentsio erdian egingo dugu.
  • Eraman beharrekoa:
    • Larunbat eta domekarako ibiltzeko janaria.
    • Lo sakua

PREZIOA: Bazkideak nagusiak 40 euro, ez bazkide nagusiak 60 eta haurrak 15 euro.

Urriak 2 Zapatua

Autobusean montatu eta Musitu herrira joango gara. Pista bat hartu eta herritik behera eginez, Igorain errekara jetziko gara. Errekaren eskumako bailaratik kilometro baten Igorain antzinako errotarekin topo egingo dugu. Beste apur bat ibilita eta zortea badugu ur-jauzi ederrak ikusiko ditugu. Hemendik, Erroeta herrira igoko gara lasai- lasai eta “El puerto” izeneko leku batetik pasako gara eta handik mendi lerro batetik, Egileor herrira abiatuko gara. Guzti hau 13 km duen ibilbide bat izango da.

Urriak 3 Domeka

Urbasako kanpinean gaua pasa eta gero, eta parkeko informazio zentroa abiapuntu hartuta, Santa Marinarantz abiatuko gara. Hara abiatzeko mendilerro zoragarri batetik joango gar, alde batetik sakan ikusten eta bestetik urbasako basoa. Santa Marinan mokadu bat hartuko dugu, eta gero Bakaiku izeneko herri batera jetziko gara bidaiari amaiera emanez. Ibilbide guztia 12km edukiko ditu eta 250m desnibela.