Irailak 20
Ekintza bertan behera gelditu den arren, bakoitzak bere kabuz egiteko aukera ematen da. Horretarako, mapa eta argazkia hurrengo artxiboan uzten ditugu:
Bestalde, badago mugikorrerako aplikazio bat ibilbide berdina sartuta daukana. Aplikazio hau erabiltzen duenak, puntu bakoitzera heltzen denean musikatxo bat entzungo du, puntura heldu den seinale. Aplikazio honetan ez dago zertan erregistratu beharrik (soilik emaitza publiko egitea nahi duenak egin behar du erregistroa)
Aplikazioa USYNLIGO deitzen da (https://usynligo.no/) eta Android eta iphone gailuetarako dago aukeran. Ibilbidea topatzeko „Usynligo events“-en klikatu, Urkiola aukeratu eta gero “Laburra” aukeratu. Komeni da konfigurazioan “Control radius” aukeran gutxienez 20 metro aukeratzea (bestela, gure mugikorraren GPS-aren zehaztasuna ez bada ona, nahiz eta puntuan egon baliteke mugikorrak ez adieraztea bertan gaudela). Komeni da aplikazioa deskargatzea eta ibilbidea etxean aukeratzea, Urkiolan ez dagoelako estaldura onik. Ibilbidea egiteko gero ez da estaldurarik behar. Gehiago egiteko gogoak izanez gero, ibilbide ertaina edo luzea ere egin daitezke (kasu hauetan ez dago argazkirik aterata. Gogoratu mapa etxean inprimatzeaz, denbora guztian mugikorrari begira egon behar ez izateko)
Aunque la salida se ha suspendido, existe la posibilidad de que cada uno lo haga por su cuenta. Para ello, dejamos el mapa y la foto en el siguiente archivo:
Por otra parte, hay una aplicación para móvil que tiene incluida la misma ruta. La persona que utilice esta aplicación, cuando llegue a cada punto escuchará una pequeña música, señal de que ha llegado al punto. No es necesario registrarse en esta aplicación (sólo quien desee que el resultado se haga público debe realizar el registro)
La aplicación se llama USYNLIGO (https://usynligo.no/) y está disponible para dispositivos Android e iphone. Para encontrar el recorrido pincha en «Usynligo events», elige Urkiola y después selecciona «Laburra». Es recomendable elegir un mínimo de 20 metros en la opción de «control radius» en la configuración (si no, si la precisión del GPS de nuestro móvil no es buena, aunque se haya llegado al punto puede ser que el móvil no indique que estemos allí). Es conveniente descargar la aplicación y seleccionar el recorrido en casa porque en Urkiola no hay buena cobertura. Para hacer el recorrido luego no hace falta cobertura. Si alguien se queda con ganas de hacer más puede elegir en la aplicación los recorridos medio (ertaina) y largo (luzea). En estos dos recorridos no hay fotos. Si quieres hacerlos, acuérdate de imprimir los mapas en casa para no tener que andar mirando el móvil todo el rato.
Cancelada
APUNTATZEKO:
NON: Alpino Tabirako lokalean (Goienkale 9, Durango)
NOIZ: Osteguna, Irailak 17/ 17 de Septiembre
ORDUA: 19:00- 20:00 h
NOIZ eta NON GERATU: Goizeko 10:00etan, Urkiolako santutegiaren atzealdean. Bakoitza bere kontura igo beharko da Urkiolara / en la parte de atrás del santuario de Urkiola, Cada uno irá a Urkiola por sus propios medios
PREZIOAK: Umeak 3 euro eta nagusiak 5 euro /Niñ@s 3 euros y adultos 5 euros.
Udako opor osteko umeentzako lehen irteera Urkiolara izango da. Duela bi urte egin antolatu zen ekintzaren antzekoa izango da.
Orientazio kirol konpetitibo izan daiteke, baina baita familian lasai egiteko ekintza bat ere. Gure irteerak orientazioa zer den ikusteko aukera emango du, mapa nola interpretatu azalduko dugu eta balizak topatzeak ematen duen poztasunaz gozatzeko aukera izango dugu.
Azalpenak eman ahal izateko taldetan banatuko gara. Azalpen labur batekin hasiko da eguna mapa nola interpretatu eta ibilbidea nola egin ikasteko. Ondoren talde bakoitzak Ibilbide gidatua egingo dugu. Azalpenak emango dira puntu batetik bestera, zein erreferentzia hartzen ditugun eta ibilbidea batera egingo dugu. Zalantzak argitzeko aukera ere izango da.
Urkiola toki ezaguna denez eta oso urrun ez garenez joango, talderen batek ibilbidea bere kabuz egitea nahi badu aukera hori ere egongo da, baldin eta guraso batzuk baldin badaude talde horretan eta guraso horiek mapak irakurtzen ohituta badaude.
Urkiolan ez ditugu balizak aurkituko puntuetan jarrita. Horren ordez, argazkiak atera dira puntu bakoitzetik. Argazki horiek maparen atzealdean egongo dira. Mapak baliza adierazten duen lekura heltzen saiatuko gara. Bertara heltzean, mapari buelta emango diogu eta orriaren atzealdean dauden argazkiak begiratuko ditugu eta puntu horretatik atera den argazkia zein den idatzi beharko dugu. Balizak zenbaki bat izango dute eta argazkiak letra bat. Boligrafo bat eraman beharko dugu letrak idatzi ahal izateko:
Jarri mapako puntu bakoitzari dagokion letra. Horretarako, bilatu puntuak eta begiratu maparen atzekaldean dauden argazkiak. Argazkiak puntutik atera dira.
Escribe la letra que corresponde a cada punto del mapa. Para ello, busca los puntos y mira las fotos que aparecen en la parte de atrás del mapa. Las fotos se han sacado desde cada uno de los puntos. |
|||||||
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
Ibilbidea ez da oso luzea, bi -hiru ordutan egin daiteke, kontutan hartuta mapa irakurtzeko geratu egin beharko garela eta argazkiak begiratu beharko ditugula, beraz oinez ibiliko garen denbora ez da hain luzea izango.
2018-an egindako ekintza hemen.
Urkiolan badago antzerako ibilbide bat, piska bat laburragoa, duela 10 urte prestatutakoa, baten batek aurretik praktikatzea nahi badu:
Ejercicio de Orientación con Fotos en Urkiola
http://www.cobidea.com/pruebas/0911-ejercicio-con-fotos
Orientazioko ekintzak Bizkaian eta inguruetan: Bidea Orientazio Kluba: www.cobidea.com