Azaroak 11
NOIZ: Azaroak 11an goizeko 9:00etan/ 11 de Noviembre a las 9.00 de la mañana
APUNTATZEKO:
- NON: Alpino Tabirako lokalean (Goienkale 9, Durango)
- NOIZ: Azaroak 8/ 8 de Noviembe
- ORDUA: 19:00- 20:00 h
- AUTOBUSA: Goizeko 9:00etan Ollerias kalean (landako)
- PREZIOA: Bazkideak 5 euro, ez bazkideak 15 eta haurrak 3 euro.
Urdaibai eta «Bird Center»
Autobusez Kortezubiko Basondo auzora abiatuko gara bertako aparkalekuan oinezko ibilbidea hasteko. Eskailera eroso batzuetatik Santimamiñeko kobazuloraino igoko gara eta hemendik aurrera kobazuloaren ezker aldean bidezidor batetik jarraituko dugu artadian barrena abiatzen den malda malkartsu batetik. Bidean gora egiteko aldizka eskuak ere erabili behar izango ditugu, zailtasun gabe ala ere. Merezi izango du nekeak, Ereñozaharrera heltzen garenean bertako baselizatik Urdaibai itsasadarreko ikuspegi paregabea aurkituko baitugu.
Atseden txiki bat hartu ondoren, Ereñora jeitsiko gara bide eroso batetik bertako frontoian bazkaltzeko.
Arratsaldeko 15:00etan Bird Center-era abiatuko gara autobuses bisita gidatua egiteko.
Euria bada, oinezko ibilbide ezberdin bat egingo dugu.