Irailak 30
NOIZ: Irailak 30ean goizeko 10:00etan Urkiolan/ 30 de Septiembre a las 10:00 de la mañana en Urkiola.
APUNTATZEKO:
- NON: Alpino Tabirako lokalean (Goienkale 9, Durango)
- NOIZ: Irailak 27 / 27 de Septiembre
- ORDUA: 19:00- 20:00 h
- NOIZ eta NON GERATU: Goizeko 10:00etan, Urkiolako santutegiaren atzealdean. Bakoitza bere kontura igo beharko da Urkiolara / En la parte de atrás del santuario de Urkiola. Cada familia irá a Urkiola por sus propios medios.
- PREZIOA: Umeak 3 euro eta nagusiak 5 euro
- Guk banatuko dugu materiala: ORIENTAZIO IBILBIDEA MAPA ARGAZKIEKIN. Irailak 30. Goizeko ekintza
Udako opor osteko umeentzako lehen irteera Urkiolara izango da.
Orientazio kirol konpetitibo izan daiteke, baina baita familian lasai egiteko ekintza bat ere. Gure irteerak orientazioa zer den ikusteko aukera emango du, mapa nola interpretatu azalduko dugu eta balizak topatzeak ematen duen poztasunaz gozatzeko aukera izango dugu.
Azalpen labur batekin hasiko da eguna mapa nola interpretatu eta ibilbidea nola egin ikasteko. Ondoren talde txikiagotan banatuko gara eta Ibilbide gidatua egingo dugu. Azalpenak emango dira puntu batetik bestera, zein erreferentzia hartzen ditugun eta ibilbidea batera egingo dugu. Zalantzak argitzeko aukera ere izango da.
Bakoitza bere kabuz egitea nahi badu aukera hori ere egongo da, baldin eta guraso batzuk baldin badaude talde horretan eta guraso horiek mapak irakurtzen ohituta badaude.
Aldaketa batzuk daude iaz Garaiora egin genuen irteerarekin konparatuz. Urkiolan ez ditugu balizak aurkituko puntuetan jarrita. Horren ordez, argazkiak atera dira puntu bakoitzetik. Argazki horiek maparen atzealdean egongo dira. Mapak baliza adierazten duen lekura heltzen saiatuko gara. Bertara heltzean, mapari buelta emango diogu eta orriaren atzealdean dauden argazkiak begiratuko ditugu eta puntu horretatik atera den argazkia zein den idatzi beharko dugu. Balizak zenbaki bat izango dute eta argazkiak letra bat. Boligrafo bat eraman beharko dugu letrak idatzi ahal izateko:
Jarri mapako puntu bakoitzari dagokion letra. Horretarako, bilatu puntuak eta begiratu maparen atzekaldean dauden argazkiak. Argazkiak puntutik atera dira.
Escribe la letra que corresponde a cada punto del mapa. Para ello, busca los puntos y mira las fotos que aparecen en la parte de atrás del mapa. Las fotos se han sacado desde cada uno de los puntos. |
|||||||
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
Ibilbidea ez da oso luzea, bi -hiru ordutan egin daiteke, kontutan hartuta mapa irakurtzeko geratu egin beharko garela eta argazkiak begiratu beharko ditugula, beraz oinez ibiliko garen denbora ez da hain luzea izango.
Urkiolan badago antzerako ibilbide bat, piska bat laburragoa, duela 10 urte prestatutakoa, baten batek aurretik praktikatzea nahi badu:
Ejercicio de Orientación con Fotos en Urkiola
http://www.cobidea.com/pruebas/0911-ejercicio-con-fotos
Orientazioko ekintzak Bizkaian eta inguruetan: Bidea Orientazio Kluba: www.cobidea.com