Historia, ereserkia – Historia, himno

Historia

Gure elkartearen sorrerari buruz daukagun lehen datu idatzia 1928. urtean Euskal Mendiko Federazioak argitaraturiko Pyrenaica aldizkariko atalekoa da. Bere lehen orrian “Nuevas entidades federadas. Club Alpino Tabira de Durango” zioen. Aldizkari berean, baina dagoeneko 1929. urtean, Federazioaren partaide garela dio, beste 83 elkarterekin batera.

Datu hauek oso garrantzitsuak dira, idatzita agertzen baitira, eta sarritan jende nagusiak ere ez duelako zehatz jakiten noiz sortu zen.

Batzuek diotenez, elkartea sortzearen ideia 1934. urtean, abuztuaren 15ean Txarlazora egindako irteeran mamitu omen zen. Irteera hartako argazkia, taldekoen izenekin, elkartean daukagu. Egun haietakoak dira Durangoko Udaleko pleno bi: abuztuaren 24koan aipatzen da mendi talde bat sortzear dagoela herrian, eta hurrengo astekoan, abuztuaren 31n, Grupo Alpino Tabira izenarekin jadanik sortua dagoen taldeaz hitzegiten da. Guda Zibilarekin taldearen bizitza amaitu egin zen, eta Udaleko plenoen agiriez gain, 1935. urtean, Neberaren eraikuntzaren urteurrena ospatzeko egin zen jaiaren programa baino ez zaigu gelditzen. Ordukoa da, baita ere, Mugarran jarri zen buzoi berria.

Urteak joan ziren eta 1943.ean elkartea berrantolatu zen. Ordutik hona gure historia gure elkartearen agiri liburuetan idatzirik agertzen da, eta honela dakigu, adibidez, urte horretako hileroko kuota pezeta 1ekoa zela haur eta emakumeentzat eta 1,50koa gizonezkoentzat, eta urtearen amaieran 40 bazkide bazirela, eta 15 pezetako irabaziak izan zituztela.

Ordutik hona elkartea zabalduz joan da, mendia gozatzeko era berriak jorratuz eta beti ere naturarekiko maitasuna bultzatuz.

 

Pulsa en la imagen para verla más grandeEl primer dato impreso que tenemos sobre el nacimiento de nuestro club se remonta a una portada de la revista Pyrenaica, dependiente de la federación vasca de montaña, publicada el año 1928 y en cuya portada podemos leer: “Nuevas entidades federadas. Club Alpino Tavira de Durango”. En la misma revista, pero ya en el año 1929, formamos parte de la federación conjuntamente con otras ochenta y tres sociedades de montaña.

Estos datos son muy importantes ya que están escritos y sucede que incluso los más mayores, de los que hablaremos a continuación, nunca habían oído, ni conocido por supuesto, la existencia de esta sociedad en Durango.

La tradición, oral en esta ocasión, atribuye la fundación del club a una salida al Txarlazo el 15 de agosto de 1934, cuya fotografía con los nombres de los componentes obra en nuestro poder. Esta fecha se aproxima a dos actas del pleno municipal del ayuntamiento de Durango fechadas ese mismo mes y ese mismo año. En la del día 24 de agosto se refiere al grupo de montaña que va a formarse y, a la semana siguiente, el 31 de agosto en otro pleno, se habla ya del formado Grupo Alpino Tavira. Con la guerra civil se finaliza este corto periodo de tiempo del que, aparte de las actas de los plenos municipales, conservamos un programa para celebrar el primer aniversario de la construcción de la Nevera (estamos en el año 1935). Dentro de los actos, la colocación de un nuevo buzón en Mugarra.

Pasaron los años y en 1943 se reorganiza de nuevo el club. A partir de entonces y hasta nuestros días la historia del club queda reflejada en sus libros de actas y así podemos saborear datos como que en ese año la cuota mensual infantil y fémina era de 1 Pta. y el resto 1,50 Ptas., y que al finalizar el año el número de socios era de 40 con un superávit de 15 Ptas.

A partir de entonces el club a seguido su trayectoria hasta nuestros días, ampliando sus horizontes a las nuevas maneras de hacer deporte de montaña, con el único propósito de fomentar el deporte de la montaña y el amor a la naturaleza.


Ereserkia – Himno

Alpino Tabirak badu bere ereserkia, X. Amurizaren letra eta J. Eguigurenen musika duena. Partitura lortzeko hemen dago sarbidea. Beherago letra aurkituko duzu. Klubeko zazpi bazkiek, Superlegor kobazuloko lakuaren ondoan, egindako grabazioari esker entzuteko aukera daukazu. Ane Belaustegik egindako grabazioa ere entzun dezakezu gainera partitura midi artxibo batera pasatu du.

El Alpino Tabira tiene su propio himno, con letra de X. Amuriza y música de J. Eguiguren. Aquí tienes acceso a la partitura. Más abajo tienes la letra. Puedes escuchar cómo suena cantado gracias a la grabación realizada por siete socios junto al lago de la cueva Supelegor. También puedes escuchar la melodía gracias a Ane Belaustegi, que la ha pasado la partitura a un archivo MIDI. 

ERESERKIA – KALEJIRA (Alpino Tabirari)
HIMNO – PASACALLE (al Alpino Tabira)

Mendigoizaleak gara:
haizearen oihartzuna,
mendiaren erantzuna
eta askatasuna,
eguzki berri gorria
sortaldetik sartaldera
datorrena dakarrena
gure etorkizuna.

Eguneko lanaren nekea,
burdin hautsa eta kea,
gure izerdiaren
lainoa gorantza
arnasaren esperantza
behar dugu.

Mendigoizaleak gara:
haizearen oihartzuna,
mendiaren erantzuna
eta askatasuna,
eguzki berri gorria
sortaldetik sartaldera
datorrena dakarrena
gure etorkizuna.

Xabier Amuriza