Funtzionamendua eta zerbitzuak

Lokalak eta ordutegia

Gure elkarteak bi lokal ditu:

  • Goienkalea 8 behean elkarteko taberna dago.
  • Goienkalea 9 behean egoitza soziala dago, batzargela, liburutegi, idazkaritza-gela, alokairurako material etab.ekin.

Ordutegia: astearte eta ostegunetan, iluntzeko 8etatik 9etara. Materiala alokatzeko, ostegunetan iluntzeko 8etatik 9etara.

Helbide eta telefono zenbakiak

Alpino Tabira
141 PK
48200 DURANGO

Telefono eta faxa 94 620 31 53

Posta elektronikoa:

  • Idazkaritza: alpino ARROBA alpino-tabira PUNTO org.
  • Katazka: katazka ARROBA alpino-tabira PUNTO org
  • Web, argazkiak: web ARROBA alpino-tabira PUNTO org
  • Diruzaina: euro ARROBA alpino-tabira PUNTU org
  • Eski: eski ARROBA alpino-tabira PUNTU org

Bazkideak

2016ko abenduaren 31n 2111 bazkide gara. Bazkide izan ahal izateko eskaera orri bat betetzen da eta zuzendaritza-batzordearen hurrengo biltzarrean egiten da alta. Baja, ordea, norberak eskatuta edota otsailaren 28rako urteko kuota ordaindu ez zaionari egingo zaio. Elkartean sartzeko kuota 40 eurokoa da 2017erako aurreikusita dagoen urteko bazkideen kuota 20 eurokoa.

Izena eman nahi baduzu, hau da bete behar duzun inprimakia. Horrezaz gain, argazki bat behar ditugu. Bestalde, kontua helbideratzeko derrigorrezkoa duzu konturen IBAN idaztea. Guzti hori elkartean aurkeztu gero.

Zuzendaritza-batzordea

Hileko lehenengo astelehenean elkartzen da. Batzar hauetara datozen bestelako bazkideek, iritzia eman bai,  baina boto eskubiderik ez dute izango.

2017-rako ezohizko neurri ekonomikoak

2016-ko abenduaren 17-ko bazkideen Batzar Orokorrean onartuak. Bazkideei soilik aplikagarriak.

Kuotak

Familia bateko bazkide bat baino gehiago badaude bizileku berean, ondoko diru-itzultzeak egingo zaizkie:

  • Kuota bi bizileku berean: diru-itzultzea, 10 €
  • Hiru kuota bizileku berean: diru-itzultzea, 20 €
  • Lau kuota bizilekua berean: diru-itzultzea, 30 €

Orokorrean, kuota guztiek, lehenengoa izan ezik, % 50eko diru-itzultzea dute.

Langabezian daudenei kuota osoa itzuliko zaie.

Diru-itzultzea jaso gura duena Klubera etorri behar da martxoaren 30 baino lehenago. 2016an alta izan diren bazkideei ere aplikatuko zaie.

Irteeren prezioak

Egun bateko irteerak: 5 € bazkideak, eta 15 € bazkide ez direnak. Egunetarako irteera bada, 30 €ko  dirulaguntza izango du gaueko. Gehienez, 300 €ko dirulaguntza emango da. Ume/gazteentzako irteerak: 3 € bazkideak, 4 € bazkide ez direnak. Aste Santuko eta udako irteeretako deskontuez gozatzeko ezinbestekoa izango da 2017eko urtarrilaren 1an bazkide aktiboa izatea.

Federatu lizentzia

2017ko lehen hiruhilekoan federatu txartela jasotzen duten helduei 20 € eta gazteei 10 € itzuliko zaizkie.

Ekintzak

Ekintzak bazkide zein ez bazkideei zuzenduta daude, nahiz eta elkarteko bazkide izateagatik prezio berezia egingo dizugun. Zenbait kasutan gainera, erreserbak egiteko orduan lehentasuna emango zaizu. Web orrialde honetan informazio gehiago duzu, aurtengo egutegiarekin batera.

Idazkaritza

Elkartearen administraritza kontuetako informazioa eskura dezakezu bertan. Horretaz gain, interesatzen zaizun kirolarekin lotuta egin nahiko zenukeen ekintzen inguruan norengana jo ere azalduko dizuete. Informazio orokorra. Idazkaritzarekin harremanetan jar zaitez gorago emandako helbideen bidez.

Liburutegia eta kartografia

Gure liburutegian mendia eta naturarekin zerikusia duten bostehun liburu inguru aurki ditzakezu, guztiak mendi, herri, eta ekintzen arabera sailkatuak. Argitaratu berri diren liburuak eskuratzen ditugu. Etxera eraman nahi izanez gero, bazkide txartela aurkeztu eta hilabeterako utziko dizugu.

Aldizkariei dagokienez, ondoko hauek jasotzen ditugu: Pyrenaica, Gure Mendiak, Desnivel, El Mundo de los Pirineos, Euskal Herria, Peñalara.

Kartografiari dagokionez, bilduma zabala dugu. Euskal Herria eta mendilerro garrantzitsuenei buruz 1:25000ean argitaratu den guztia daukagu, Javier Maloren mapak eta Alpina argitaletxoekin batera. Merkaturatzen den material berri guztia erosten dugu, materiala etengabe berrituz.

Mendiko materiala

Materiala alokatzeko bazkide txartela aurkeztu eta 3 euroren truke utziko dizugu. Alokairuarengatik prezio sinbolikoa eskatzen da.

Katazka

Hiru hilero bazkideei dohainik bidaltzen diegun aldizkaria dugu. Bere helburua bazkideon arteko hartu-emana sendotzea da. Horrekin batera, burutzen ditugun ekintzen berri ematen du eta unean-uneko informazioa eskaintzen du.

Mendi lehiaketak

Informazioa eta arautegia.