Federatu lizentzia – Licencia federativa

Ohar garrantzitsua – Nota importante

Federazioak adin txikiak federatzeko aldez aurreko baimen hau eskatzen du. Dokumentu hau federatzeko inprimakiarekin batera aurkezten ez bada, adin txikikoa ez da aseguratuko.

La Federación exige la presentación de esta autorización para federar a menores. Si no se entrega el documento de autorización conjuntamente con la hoja para federarse, el menor no quedará asegurado.


Federatu lizentzia Euskal Mendizale Federazioan afiliatua den mendi elkarte baten bitartez tramitatzea ezinbesteko betebeharra da.

Bai istripu asegurua eta bai Pyrenaica hiruhilabetekariaren harpidetza dauzka barnean. Aseguru honek estaldura mota desberdinak ditu:

  • Geografikoak: estaturako, Frantzia eta Andorrako Piriniorako, mundurako eta espedizioetarako. Mailakatuta daude estaldurok, hau da, edozein estaldura geografikok behekoak dauzka barnean. Estaturako estaldura derrigorrezkoa da eta besteak aukerakoak.
  • Jardueretakoak: oinarrizkoa (ibilaldiak, eskalada, alpinismoa, mendiko eskia, etabar), alpetar eskia, snowa eta mendiko txirrinda edo BTTa. Oinarrizko estaldura derrigorrezkoa da eta besteak aukerakoak.

Urtarrilaren 1etik abenduaren 31rainoko indarra edo balioa du. Urtea amaitu baino lehen tramitatzea komenigarria da, baina, abuztuan ezik, urteko edozein arotan tramita daiteke; beti ere urteko kuota osoa ordaindu behar da. Adinari dagokion kategoriaren eta aukeratutako estalduraren arabera, kuota desberdinak dira, noski. Elkartean bertan bideratzen dugu eta eskuz ordaindu beharra dago eskatutako unean bertan. Hauxe da bete beharreko inprimakia (2017).

Hemen eskuratzen dizuegu Broker´s – Helvetia, Euskadiko Mendizale Federazioko lizentziaren aseguruetxeari dagokion informazioa. (Istripu poliza, erantzunkizun zibileko poliza bai eta adostutako zentroak ere).


Es requisito imprescindible tramitar la licencia federativa a través de un club de montaña afiliado a la Federación Vasca de Montaña.

La licencia lleva incluido un seguro de accidentes y la suscripción a la revista Pyrenaica de publicación trimestral. Este seguro tiene diferentes tipos de cobertura:

  • Geográficas: estatal, Pirineo francés (+Andorra, Portugal y Atlas), mundial y expediciones. Estas coberturas son escalonadas, es decir, que cualquier cobertura geográfica comprende las inferiores. La cobertura estatal es obligatoria y las demás opcionales.
  • Por actividades: la básica (excursionismo, escalada, alpinismo, esquí de montaña, etc), esquí alpino, snow y bicicleta de montaña o BTT. La cobertura básica es obligatoria y las otras son opcionales.

Tiene vigencia anual que comprende desde el 1 de enero al 31 de diciembre. Conviene tramitar la licencia antes de finalizar el año, sin embargo, se puede solicitar en cualquier época del año, excepto agosto, pero, se paga la cuota anual entera. Lógicamente hay diferentes cuotas dependiendo de la categoría de edad y la cobertura elegida. Para ampliar información, llama por teléfono o visítanos en la sede del Club. Tienes aquí la hoja de solicitud de licencia (2017), que incluye los diferentes precios. La licencia se formaliza en el Club. El pago es en metálico y al momento de solicitarla.

Ponemos a vuestra disposición información relativa a Broker´s – Helvetia, compañía aseguradora de la licencia de la Federación Vasca de Montaña (Póliza de accidentes, póliza de responsabilidad civil y los centros concertados).