Durangaldeko ermitak 2018

Ekainak 9
Urkiola-Durango

Ermitak: Apolonia – Kristo Urkiolakoa – Kristo Atxartekoa – Kristobal – Luzia – Eufemia – Andra Mari – Aita Kurutzeko – Aingeru Guardakoa – Vicente

Distantzia: 16 km
Igoera / jaitsiera metatua: 330 / 940 m

Irteera: 9:10 Madalenan, autobus geltokian, Bilborako norantzan.
Salida: 9:10 en Madalena, estación de autobuses, dirección Bilbao.

Track GPX.

Aurten Abadiñok daukazan 14 ermitetatik 10 bisitatuko doguz. Beste bi oso gertutik igaroko doguz (Antolin eta Bizente) eta azken biak ( Martin eta Salvador) ez doguz bisitatuko ibilbidea gehiegi ez luzatzearren.

Lineako autobusean igongo gara Urkiolara eta bertatik buelta txiki bat emon ostean Atxartera bajatuko gara. Mendiola auzoa igarota, Olondon gora Sagastara joango gara. Azken hau Irazolako auzo txikiagaz lotuko dogu eta ostean Durango-Elorrio errepidera bajatuko gara, Muntsaratz auzora. Zelaieta eta Astolatik igarota, Durangon amaituko dogu ibilbidea.

14:00 inguruan helduko gara Durangora.

Oharra: Zoruaren ondorioz, oso ohikoa da ibilbideko zenbait puntutan basa dexente aurkitzea. Oinetako egokiak eroatea gomendatzen da.


Este año visitamos 10 de las 14 ermitas que actualmente existen en Abadiño.
Subimos a Urkiola en autobús de linea y después de dar una pequeña vuelta bajamos a Atxarte. Ahora toca subir, primero a Mendiola y luego a Sagasta pasando por Olondo. Enlazamos a continuación con Irazola para bajar a la carretera que une Durango con Elorrio. Muntsaratz, Zelaieta y Astola nos aguardan antes de llegar a Durango.

A las 14:00 estaremos en Durango.

Nota: Es posible que, debido al terreno, en algunos tramos tengamos bastante barro. Se recomienda llevar calzado adecuado.