Urkiola – Asuntze: izarrak ikustera (umeak)

Irailak 23

APUNTATZEKO:

  • NON: Alpino Tabirako lokalean (Goinkale 9, Durango)
  • NOIZ:  Ostegunak 20/jueves 20
  • ORDUA:  19:00- 20:00 h

PREZIOA: Ez dago autobusik eta bakoitza bere kabuz joango da. Beste alde batetik, alpinoko lokaletan apuntatu beharko da goian jarritako egun eta orduan, gehienbat  pertsona kopurua ezagutzeko.

Izarrak ikustera

Ondorengo ekintza hau Durangoko Izarra Astronomia Elkartearekin batera egingo da, irailaren 23ko arratsaldean, Urkiolako Santutegian dagoen aparkalekutik abiatuta. Izenburuak dioen bezala, Izarra taldekoen laguntzarekin, zeruko izar eta galaxia ezberdinak behatu eta ezagutuko ditugu.

Ekintza hau gauzatzeko, arratsaldeko seiretan Urkiolako Santutegiko aparkalekutik irten eta Urkiolamendi tontorretik pasatuta, Pol-Polera helduko  gara.

Behin hemen egonda, umeek, jolastu eta mokadutxo bat hartzeko tartea izango dute ilundu aurretik. Ondoren, Izarra taldeak hartuko du txanda eta zeruko bitxikeria desberdinak kontatuko dizkigute. Amaitzean, pistatik jaitsiko gara aparkalekura.

Jarduera honetan ez da autobusik egongo eta bakoitza bere kontura igo beharko da Urkiolara.

Oharra: Ez ahaztu linterna edo frontalak

Viendo las estrellas

Esta actividad organizada conjuntamente con el grupo Izarrak de Durango, comenzara la tarde del sábado 23 de septiembre desde el aparcamiento del santuario de Urkiola. Como su nombre indica, veremos las estrellas de nuestro cielo y los integrantes del grupo Izarrak nos deleitaran con explicaciones de las diferentes estrellas y galaxias que veremos en el firmamento.

Antes de dicha actividad, realizaremos una pequeña marcha de aproximación hacia el Pol-Pol. Comenzaremos subiendo sobre las seis de la tarde hacia Urkiolamendi  desde el parking del santuario de Urkiola y luego bajaremos hacia el Pol- Pol, donde realizaremos dicha actividad.

Este es un buen sitio para que los niños/as jueguen y coman algo antes de oscurecer. Una vez de noche es el turno de Izarrak donde disfrutaremos del espectáculo. Una vez acabado, bajaremos por la pista caminando hacia el aparcamiento.

En esta actividad no habrá autobús, y cada uno subirá por sus propios medios a Urkiola.

PD: no olvidéis frontales o linternas