Garaio: orientazioa (umeak)

Irailak 17 – Garaioko urtegira irteera

Orientazio ibilbidea eta urtegiko hondartzan bainatzeko aukera

Apuntatzeko:

  • NON: Alpino Tabirako lokalean (Goienkale 9, Durango)
  • NOIZ: Osteguna, Irailak 14/ 14 Septiembre
  • ORDUA: 19:00- 20:00 h

Autobusa: Goizeko 9:00 Ollerias kalean (landako, anbulategiko rotondaren ondoan)

Prezioa: Bazkideak 5 euro, ez bazkideak 15 eta haurrak 3 euro.

Udako opor osteko lehen irteera Garaioko parkera izango da. Parke hau Gasteiz eta inguruetan bizi direnentzako hondartza izaten da. Bertan Arabako Orientazio Klubak orientazioko mapa bat egin du eta „baliza“ finko batzuk jarri dituzte bertan. Honek, edozein momentutan orientazioa praktikatzeko aukera ematen du.Orientazio kirol konpetitibo izan daiteke, baina baita familian lasai egiteko ekintza bat ere. Gure irteerak orientazioa zer den ikusteko aukera emango du, mapa nola interpretatu azalduko dugu eta balizak topatzeak ematen duen poztasunaz gozatzeko aukera izango dugu.
Garaiora heltzerakoan, azalpen labur bat emango dugu mapa nola interpretatu eta ibilbidea nola egin ikasteko. Ondoren talde txikiagotan banatuko gara eta Ibilbide gidatua egingo dugu. Azalpenak emango dira puntu batetik bestera, zein erreferentzia hartzen ditugun eta ibilbidea batera egingo dugu. Zalantzak argitzeko aukera ere izango da
Hainbat ibilbide finko daude, batzuk errazak eta beste batzuk zailagoak. Aurretik erabakiko dugu zein ibilbide egin. Ibilbideak ez dira oso luzeak. Batzuk ordu bat baino gutxiagotan egin daitezke eta luzeenak egiteko denbora gehiago beharko da. Despistatuz gero, piska bat luzatu daiteke, baina ingurua ez da oso handia eta urtegia dago alde batean eta mapa erdian errepidea ere badago, beraz berriz orientatzea ez da zaila izango.
Bukatzerakoan hondartzan bainatzeko aukera izango da eta 5-ak aldera berriz Durangorantz abiatuko da autobusa

 

Rutas de orientación y baño en Garaio

La primera salida despues de las vacaciones la realizaremos en el pantano de Garaio. El parque de Garaio esta cerca de la ciudad de Vitoria y le llaman la playa de dicha ciudad. El club de orientación de Araba, ha realizado un mapa con balizas fijas para conocer el deporte de la orientación y esto nos da la posibilidad de conocer dicho deporte con facilidad.
La orientación puede ser un deporte competitivo pero también para realizarlo con la familia o los amigos. Nuestras salidas nos daran la posibilidad de conocer la orientación y con esto todo lo que nos puede aportar en nuestra vida diaria.
Nada mas llegar a Garaio recibiremos unas nociones de interpretación de mapas para poder realizar los diferentes circuitos con los que contamos. Despues en grupos pequeños nos dividiremos y haremos unas rutas guiadas y gracias a estas rutas guiadas solventaremos las dudas que haya.
Hay unas cuantas rutas diferentes, algunas sencillas y cortas y otras con una longitud mas larga pero todas con una dificultad baja. Si nos despistamos el lugar tampoco es muy extenso y saldremos con facilidad.
Para finalizar nos daremos un refrescante baño en la playa de vitoria y con eso finalizaremos la excursión y de vuelta a Durango.