Durangaldeko ermitak

Ekainak 10

Ibilbidea: Mañaria plaza – Urkuleta – Garaitorre – Urkiola – Saibigain – Olarreta – Mañaria plaza. Distantzia: 20 kilometro. Igoera / jaitsiera metatua: 1075 metro. Track GPX.

Aurtengo ekitaldian Mañariako 5 ermitak izango dira protagonista eta 20 km inguruko ibilbide batekin lotuko doguz. Hala ere, badagoz aukera laburragoak, 3 ermita ezagutzeko balio deuskuenak:

1) San Martineko ermitararte igon (4 km) eta gero GR-229 ibilbidetik Mañariara bueltatu.
2) Urkiolara igon (8 km) eta bertatik oinez bueltatu edo 13:00ko autobusean.
3) Akalarrako bidegurutzean (11 km) Urkuletara berriz bajatzea.

Laugarren ermita Mañariako herrigunean kokatzen da eta bostgarrena ezagutzeko aukera ibilbide osoa egiteak eskeiniko deusku.

Oharrak:

  • Ibilbideko lehenengo zatian, Garaitorre parean, Urkiolako errepidea gurutzatu beharko da eta metro batzuk honen ertzetik egin. Arreta eskatzen da.
  • Akalarrako bidegurutzetik aurrera Eskuagatxeko karstean sartzen gara. Bertatik ibiltzeko gitxienez trekkineko zapatilak eroatea eskatzen da.
  • Ibilbide osoa egiteak 5 ordu inguru eskatzen dauz eta 1000 metroko desnibela dauka, beraz, Mañariara 15:00 inguruan bueltatuko gara. Hamaiketakoa eta ura ezinbestekoak dira.

Irteera: 9:30etan Mañariako plazan. (Durangotik urtetan garenok autobusa hartuko dogu 9:10etan)


Este año tenemos como protagonistas a las 5 ermitas de Mañaria, las cuales uniremos con un recorrido de 20 km. Sin embargo hay opciones mas cortas con las que se pueden visitar 3 de las ermitas:

1) Subir hasta la ermita de San Martin (4 kms) y volver a Mañaria por la GR-229.
2) Subir hasta Urkiola (8 kms) y volver andando o en el autobus de las 13:00.
3) En el cruce de Akalarra (11 kms) bajar de nuevo a Urkuleta.

La cuarta ermita se encuentra en el pueblo y hacer el recorrido completo nos da opción a conocer la quinta.

Notas:

  1. En la primera parte del recorrido, a la altura de Garaitorre, hay que cruzar la carretera y hacer por el arcen unos metros. Se pide precaución.
  2. A partir del cruce de Akalarra entramos en el karst de Eskuagatx. Se pide llevar por lo menos zapatillas de trekking.
  3. El recorrido completo supone 5 horas de duración y 1000 metros de desnivel acumulado, por lo tanto se pretende llegar a Mañaria sobre las 15:00. Son imprescindibles agua y hamaiketako.

Salida: 9:30 en la plaza de Mañaria. (Los que salgamos de Durango cogeremos autobús a las 9:10)