Kostaldeko ibilbidea: Ea – Elantxobe

Uztailak 16

Ibilbidea: Ea – Natxituko Lapatza – Galdizko artadia – Arboliz  – Ibinaga – Elantxobe

Distantzia: 10 kilometro. Igoera / Jaitsiera metatua: 430 / 370 metro

Track GPS (GPX)

Irteera: 7:10etan Iurretako autobus geltokian (Correos ondoan)
Salida: 7:10 en la parada de autobús de Iurreta (al lado de Correos)


Uztailarekin batera kostaldera gerturatuko gara berriz ere. Aurreko urtean Ea-n amaitu genduan eta aurten Elantxobe izango dogu helburu. Oraingo honetan ere garraio publikoan oinarrituko gara  irteera puntura  heldu eta helmugatik bueltatzeko.

Ibilbidea Ea-ko hondartza babestuan hasiko dogu, eta gorantz ekingo deutsagu hondartza eskuman itzita. Angelutxura heldu aurretik “Natxitukue” izeneko bidezidorra hartuko dogu eta hortik helduko gara Natxituko lapatzera. Bere gainetik kontu handiz pasatuta, eukaliptu baso bat izan zanarekin topo egingo dogu.

“Natxitukue”-k barneratuko gaitu Galdizko artadian eta ondoren pinu baso batetik Arbolizko errepidera urtengo gara. Errepidetik apur bat jarrituta eta antena baten ondotik pasatu ondoren, laster agertuko dira Elantxobera eroango gaituen kartelak, oraingoan asfaltotik.

Ibilbidearen amaieran aukera izango da Elantxobera zuzenean bajatzeko edota Ogoñotik buelta emoteko. Azken aukera honek 15 km arte luzatu leike ibilbidea.

Oharra: Praka luzeak eroatea gomendatzen da

Autobusak:

Elantxobe-Gernika (Hondartzak): 10:05-21:05-ra orduro

Lekeitio-Zornotza : 6:50-20:50-ra 2 orduro

Elantxobe-Lekeitio: 8:20-20:20-ra 2 orduro

Lekeitio-Durango: 21:30 arte orduro

Natxituko lapatza

Natxituko lapatza

Con el mes de julio volvemos a la costa, al punto en donde lo dejamos la última vez: Ea.

Esta vez iremos hasta Elantxobe y seguiremos utilizando el transporte público.

Empezamos el recorrido en la protegida playa de Ea, para subir por su izquierda en busca del recorrido denominado “Natxitukue”, el cual encontraremos poco antes de llegar a Angelutxu. Por aquí descendemos a la playa de rocas de Natxitua, la cual cruzaremos con atención.

A continuación nos encontramos con una plantación de eucalipto recién tirada antes de entrar al encinar de Galdiz. Este dará lugar más adelante a un pinar bastante sucio aunque con traza visible.

Salimos a Arboliz para recorrer un pequeño tramo de carretera antes de toparnos en Ibinaga con los postes direccionales que nos indican Elantxobe, ya por asfalto.

En el parking se puede bajar al pueblo, o alargar el recorrido hasta los 15 km dando la vuelta por Ogoño.

Nota: Se recomienda llevar pantalón largo

Autobuses:

Elantxobe-Gernika (Playas): De 10:05 a 21:05 cada hora

Lekeitio-Zornotza : De 6:50 a 20:50 cada 2 horas

Elantxobe-Lekeitio: De 8:20 a 20:20 cada 2 horas

Lekeitio-Durango: Hasta las 21:30 cada hora

Elantxobe

Elantxobe